XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hitz egizu idazkariarekin.

- Ez da nire egitekoa.

- Tipo handia naiz ni, egitten-dduddan-pittinerako.

- Uste nuen dama bat zinela - esan zion Holohan jaunak, eta zakar urrundu zen harengandik.

Horren ondoren, aho batez gaitzetsi zuten denek Kearney andrearen jokabidea: denek ontzat eman zuten batzordeak egin zuena.

Kearney andrea atean geratu zen, haserrearen haserrez zurbil, senarrarekin eta alabarekin eztabaidan, haiei keinuka eta imintzioka.

Bigarren zatia hasteko ordua arte itxaron zuen, idazkariak hurbilduko zitzaizkion itxaropenez.

Healy andereñoak, ordea, adeitsu, akonpainamendu bat edo beste jotzea onartu zuen.

Kearney andreak alde batera egin behar izan zuen baritonoari eta akonpainamendu-joleari agertokira pasatzen uzteko.

Geldi-geldi geratu zen une batez, harrizko irudi haserre baten antzera, eta, abestiaren lehen notak entzun zituenean, alabaren kapa hartu eta esan zion senarrari:

- Zoaz kotxe baten bila!

Bertantxe irten zen senarra.

Alaba kapan bildu eta senarraren atzetik abiatu zen Kearney andrea.

Atetik igarotzerakoan, gelditu eta txinpartak zerizkiola begiratu zion Holohan jaunari aurpegira.

-Oraindik ez ditut zurekikoak egin - esan zion Kearney andreak.

-Nik zurekikoak bai, ordea - esan zuen Holohan jaunak.